Eskuz galdu eta paletan irabazi

Ander Gomez Lemos 2022ko urr. 15a, 13:44

Bart iluntzean alebinen eskuz banakako eta bigarren mailako gomazko paleta partidak jokatu zituzten kiroldegian: pilotan Aitz Arluziaga plazentziatarrak galdu egin zuen Iraitz Arsuaga azpeitiarraren kontra; eta paletan, Ion Gallastegi eta Jurgi Rasconek irabazi Iñigo Alzuagaray eta Julen Aranburu oreretarren aurka. Segidan ikusgai emaitzak eta argazki-sorta.

Eskuz banaka galdu

Alebin mailako Gipuzkoako txapelketari hasiera emanez, Arluziagak eta Arsuagak bi jokotan neurtu zituzten indarrak: lehenengoan azpeitiarrak irabazi zuen 8-2ko emaitzarekin; eta bigarrenean ere, harmailetatik jasotako animo eta txaloez lagunduta soraluzetarrak ahalegin eta tanto bikainak egin arren, markagailuari buelta eman ezin eta 8-6ko emaitzarekin bukatu zen partida.

Gomazko paletan irabazi

Partidu luze eta lehiatua izan zen honakoa: 25 tantora izanda, eman zitezkeen ia tanto guztiak jokatu zituzten, 49tik 48.
Errenteriakoek (joanekoa 25-15 irabazita) hamabost tantotik pasatzeko helburua lortu bazuten ere, soraluzetarrak gailendu zitzaizkien atzokoan 25 eta 23ko emaitzarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.