Presen auzia

Merlin proiektua: zalantza asko

Alberto Arizaga 2022ko urr. 6a, 19:30

Presa kendu osteko ibaiaren argazki muntaia. Iturria: A. Arizaga.

“Uholdeek eragindako hondamendi gero eta ohikoagoek erakusten dute nola eragiten duten elkarren artean klima-aldaketak eta iraganeko ibai-ingeniaritzako jarduerek. "Urek eta urak estali ohi dituzten lautadek espazio gehiago behar dute eta oztoporik ez, euren dinamika naturala eragotzi ez dezaten; berriz naturalizatu behar dira, beren funtzio naturalak eskaintzen jarrai dezaten"

Merlin PROIEKTUAK ezarpen zabalerako baliagarriak izan daitezkeen formula berriak bilatzen ditu Europako ibai-ekosistemen funtzioak lehengoratzeko, uholdeak murrizteko eta karbono dioxidoa pilatzeko, balioko dutenak errazteko uraren fluxu naturala eta arrainen migrazioa,  eta horrez gain, lankidetza bultzatu nahi du ibaia leheneratzetik onura atera dezaketen sektore ekonomikoen artean.

Egiten den proposamen bakarra da presak ezabatzea. Sustatzaileek ez dute ekintza horren ondorioei buruzko inolako azterlanik aurkeztu. Nola eboluzionatuko du ibaiaren ubideak? Zein modutan garatuko dira fauna eta flora? Aurreikusi dituzte Ibaiaren ibilgua garbitzeko eta mantentzeko lanak? Zer egingo da uholdeak prebenitzeko traba diren oztopo naturalekin? Nolako onurak izango dituzte sektore ekonomikoek? Ba al dago adibide gisa balio digun antzeko beste aktuaziorik?

Trantsizio Ekologikorako Ministerioak dokumentu bat osatu du izena duena PRAKTIKA ONAK UBIDEAK KONTSERBATZEKO, MANTENTZEKO ETA HOBETZEKO JARDUNEAN.

Dokumentu horren 3.3 atalean, Ibaiaren luzetarako jarraikortasuna hobetzea izenekoan, ondorengo hau dio:

Ubideak behar bezala kontserbatzeko, mantentzeko eta hobetzeko lehentasunezko ekintzetako bat ibaien luzetarako jarraikortasuna sustatzea da, erabiltzen ez direlako edo emakidak iraungi direlako ken daitezkeen zeharkako azpiegitura guztiak eraitsiz edo kenduz, eta permeabilizatuz erabiltzen diren edo funtzionalak diren egiturak. Hala jasotzen da Espainiako Plan Hidrologikoaren 2001eko legearen 28. artikuluan.

Era berean zehazten ditu aktuazioetarako EZ EGOKIAK diren guneak ere:  
• Oztopoaren eraginez ingurumen-balioak dituzten eta babestu beharrekoak diren ibai-zatiak.

Nire ustez, proiektu honek bereizi egin behar ditu ibaiaren ubidearen zati urbanoak eta urbanoak ez direnak, eta konponbide ezberdinak ezarri. Ibaiak, presekin batera, Soraluzen ingurumen-egoera berezi bat sortu du, eta, nire ustez, egoera horri eutsi egin behar zaio.

Honako hau ere ezartzen du PRAKTIKA ONAK UBIDEAK KONTSERBATZEKO, MANTENTZEKO ETA HOBETZEKO JARDUNEAN dokumentuak:
HELBURUAK • Hobetzea ibaiertzeko landarediaren baldintza morfologikoak: egitura, osaera espezifikoa eta neurriak. • Kontrolatzea landarediak ur-goraldi arruntetan ubidearen garraio-ahalmenean duen eragina • Arintzea ubideko zeharkako azpiegituren inguruan (zubiak, pasabideak, etab.) gerta daitezkeen material pilaketak.


EZARPEN EREMUA

Eremu urbano eta periurbanoak, zeinak kontserbatzeko eta mantentzeko
ardura duten udalek eta lurraldearen antolamenduan eta hirigintzan eskumena duten gainerako administrazioek.

Irizpide horiek ez dira proiektuan aipatzen, ez eta erakundeen jardunean aplikatzen.

Bestalde, 2017ko Soraluzeko Plan Orokorrak (Memoria 1.1 II 9.10 Ibai-ubideak. 51. or.) ondorengo hau dio presen gaiaren inguruan:

“Olea, Igareta eta Olabarrenako presak sendotzea, eta azken bien altuera murriztea, hiru helbururekin: uholde-arriskua murriztea, faunari pasatzen laguntzea eta hiri-eremuan ur masa mantentzea”.

Laburbilduz, galdera asko planteatzen dituen proiektu baten aurrean gaude, ibaiaren birsorkuntzari buruzko ikuspegi integralik ez duena, inplikatutako erakundeen arteko jardun ez koordinatua duena, arazo desberdinetarako konponbide berdinak planteatzen dituena eta zalantzak eragiten dituen Plan Orokor baten eraginpean.

Proiektu honek duen garrantzia dela eta, gai hau udalerri mailako erreferendun baten bidez ebatzi behar da.

Orain                                                                                  

 

Etorkizunean?