Bihar, zapatua, 10:00etan jokatuko dute Euskadiko ligako estreinako partida Marras Hockey Taldeko emakumeen ekipoak, Gasteizko Olaranbe kiroldegian. Hango Street Hockey Taldea izango dute aurkari. Ondoren, 13:45ean jokatuko dute bigarren partida Marrasekoek, kasu honetan, Bergarako Burdinola taldearen kontra.
Herriko emakumezko ekipo bakarra
Soraluzen, emakumezko ekipoa duen talde bakarra da Marras Hockey Taldea. 14 neskaz osatutakoa da, guztiak Soraluzekoak eibartar bat izan ezik. Aurten osatu da talde modura eta aurten estreinatuko dira Euskadiko Ligan.
Euskadiko Hockey Ligan sei talde lehiatuko dira: Street Hockey eta Sumendi gasteiztarrak, Metropolitano HC bilbotarrak, Soraluzeko Marras Hokey Taldea eta Zaragozako All Stars taldea. Azken horiek Euskadiko Ligan parte hartzen dute Zaragozan ez dutelako txapelketarik.