Banketxeen jardunbide txarrak salatu dituzte

Ubane Madera Zangitu 2022ko ira. 26a, 13:01

Gaur, astelehena, pentsiodunen mugimenduak Kutxabanken aurrean egin du asteroko elkarretaratzea. Gogora ekarri dute “bankuen jardunbide txarrak” ezabatzeko eskaerarekin mozioak aurkeztu zituztela eta diotenez harrezkero “zenbait arazo zuzendu” diren arren, banketxeen zerbitzuak ez dira “behar bezala ematen oraindik”. Aldarrikapenok jasotzen dituen kartela Euskadiko Kutxan ere pegatu dute.

Gaur esan dutenez, banketxeek eskaintzen duten zerbitzua hobetu egin da ordutegietan, aurrez aurreko arretan… Baina salatu dutenez, oraindik ez zaie erantzun “hirietako landa-eremuei eta hiriburuko auzo periferikoei, komisioak kobratzeari, kutxazain automatikoak ixteari edo zerbitzu eskasari”. 

Halaber, salatu dute zenbait kutxazain automatiko itxi izana eta baita ere zenbait bulego itxi izana; baita oinarrizko kontuak sinatzeko nahieza ere. 

Gauzak horrela, dituzten aldarrikapenak egiten, erreklamazioak jasotzen zein mozioak aurkezten segitzeko asmoa dutela adierazi dute. Bukatzeko, “kreditua eta aurrezkia sozializatzeko tresna gisa banka publiko” baten beharra ikusten dute.   

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.