Ibai garbiketa

Kiloka zabor atera zuten ibaiaren ertzetatik

Egoitz Unamuno 2022ko ira. 25a, 09:03

Baso Biziak plataformak, Udalak eta Lurgaia Fundazioak deituta, atzo goizean, hogeitabosten bat herritarrek ibai ertzak garbitzen jardun zuten. Denetariko objetuak atera zituzten bertatik: zigarro mutxikinak, tabako paketeak, bizikleta bat, bide bazterretako seinale handi bat, erropak esekitzeko pintzak, latak, zepiloak, plastikozko poltsak, amiantozko hodiak...  Ostean, batutako zabor guztia Plaza Berrira eroan zuten, "herritarrek ikus dezaten zer egiten dihardugun naturarekin". Bideoan Sergio Gallego Lurgaia Fundazioko teknikariaren adierazpenak. 

 

Ibaiak garbitzeko ekimena Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako beste hamasei udalerritan ere burutu zuten atzo, Euskal Herriko Baso Biziak Plataformak egindako deialdi bateratuari erantzunez: Eibar, Soraluze, Elgoibar, Azkoitia-Azpeitia, Ataun, Amurrio, Atxondo-Elorrio, Arratia bailara, Argantzon, Lemoiz... 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.