Plazentziatarron berbak

Zein da 'Txatxar' berbaren esanahia?

Egoitz Unamuno 2022ko ira. 23a, 10:12

Aste honetako berba ''Txatxar" da. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Txatxar edo zaztar berba zerbait edo norbait txikia edo nimiñoa dela adierazteko erabili izan da, Plazentziako hizkeran. Adibidez, honela:

  • Plazentziako berbetan: "Bai, auto txatxar baten ibiltzen dan ilezuri bat da" 
  • Euskara batuan: "Bai, auto txatxar baten ibiltzen den ilezuri bat da"

Iturri: Jose Luis Unamunori entzuna etxean. 

Iturri osagarriak: Forma eta esanahi berarekin jasotzen dute Euskaltzaindiaren Orotariko Hiztegiak, Euskara Batuaren Hiztegiak, Bergara aldeko hiztegiak eta Eibarko Euskara hiztegiak ere bai.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.