Fronteniseko erraketaz beteta daude frontoiko harmailak...
Bai, aurtengoan 16 bikote izan ditugu modalitate mistoan eta 9 bikote emakumezkoenean.
Herrian ez gaude ohituta hainbeste aurpegi berri ikustera.
Soraluzeko jokalariez gain, beste hainbat lekutatik etorri dira: Errioxa, Nafarroa, Soria, Salamanca, Valladolid, Soria, Leon, Logroño, Fuenmayor, Fitero, Durango, Berriz, Gueñes, Gasteiz, Ormaiztegi, Urretxu, Idiazabal, Urnieta eta Bergara.
Giro polita atzeman da kiroldegian...
Oso ona izaten da beti, bai antolatzaile bai parte-hartzaileen artean. Hala ere, aurten ikusle gutxiago izan da.
Ikusle falta horrek hurrengo txapelketen prestaketa kolokan jarri dezake?
Ez, nik uste dut Mesedeetako jaiekin batera izateak zerikusia izan duela. Bestela, jaso dugun balorazioa oso ona izan da. Jendea oso gustura joan da eta eman diguten eskerron guztiarekin... aurrera jarraitzeko gogoak ez zaizkigu joan!
Besterik esateko...?
Jokatzera animatuko nuke jendea, urtea luzea da eta kirola egiteko modu bat da.
Txapelketaren emaitzak
MISTOAK
Eskualdeko ligaxka
1. Inge Sancristobal (Gueñes)
Alexander Menendez (Gueñes)
2. Alana Berraondo (Soraluze)
Beñat Catalan (Soraluze)
Ligaxka irekia
1. Nuria Medina (Valladolid)
Jose Angel Claveria (Fitero)
2. Ana García (Salamanca)
Asier Larrea (Errioxa)
EMAKUMEZKOAK
Eskualdeko ligaxka
1. Eider Otaegi (Urnieta)
Eli Gutierrez (Urnieta)
2. Ihintza Imaz (Idiazabal)
Maialen Ezeolaza (Ormaiztegi)
Ligaxka irekia
1. Lorena Barron (Fuenmayor)
Ana Garcia (Salamanca)
2. Andrea Campo (Salamanca)
Noelia Giménez (Soria)