Plazentziatarron berbak

Zein da 'Xiri-xiri' esamoldearen esanahia?

Egoitz Unamuno 2022ko ira. 16a, 10:07

Xiri-xiri.

Aste honetako esamoldea ''Xiri-xiri' da. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Plazentziako berbetan 'Xiri-xiri' esamoldea erabiltzen da lanbroa, euri txikia edo zirimiria leun baina etenik barik diharduela adierazteko. Adibidez, honela:

  • Plazentziako berbetan: "Xiri-xiri baina badihardu eurixa".
  • Euskara batuan: "Ziri-ziri baina badihardu euria".     

Iturria: Luis Mari Unamunori entzuna.    

Iturri osagarriak: 'Ziri-ziri' formarekin eta esanahi berarekin ageri da Euskara Batuaren Hiztegian eta Euskaltzaindiaren Orotariko Hiztegian

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.