Frontenis txapelketa beteta

Ubane Madera Zangitu 2022ko ira. 13a, 09:31

Soraluzetarrak 2019ko Frontenis Txapelketan.

Asteburuan, bertatik zein urrunagotik etorritako 50 frontenis-zalek jokatuko dute Soraluze, mugituz! ekimenak antolatutako Frontenis Txapelketan. Zapatuan, Gipuzkoako eta Bizkaiko bikote mistoek jokatuko dute elkarren kontra eta ondoren, gainerakoek. 08:30ean hasiko da lehia eta guztira, 16 bikotek parte hartuko du. Domekan, berriz, emakumezkoek jokatuko dute Frontenis Txapelketa, 09:00etan hasita; 9 bikote lehiatuko dira.

Gipuzkoatik, Bizkaitik, Leondik, Soriatik, Salamancatik, Valladolideik, Errioxatik eta Gueñesetik etorriko dira kirolariak asteburuko Frontenis Txapelketarako.

Zapatuan mistoa, domekan emakumeak

Zapatuan, bikote mistoek jokatuko dute; 16 dira guztira, 9 gipuzkoarrak eta bizkaitarrak eta bost kanpotik etorritakoak. 08:30ean hasiko da txapelketa, aurreikuspenen arabera, 21:00ak inguruan sari banaketa egin arte. Hiru sari banatuko dituzte.

Domekan, berriz, emakumezkoen txanda izango da. Bederatzi bikotek parte hartuko dute, sei hemengoak dira eta hiru kanpokoak. 09:00etan hasiko da txapelketa. Kasu honetan, lehenengo bertako emakumezkoek jokatuko dute elkarren kontrako liga eta berau irabazten duen bikotea gainerakoen kontra lehiatuko da ondoren. Kasu honetan ere, hiru sari banatuko dituzte.

Txapelketa ikusgarria izango da asteburuan jokatuko dena, maila altuko jokalariek parte hartzen baitute.