Gaur, 25 bat lagunek babestu dute pentsioen aldeko protesta. Aldarrikapenak egiteaz batera, datuak ere eman dituzte, adibidez:
- Esaten da pentsioak oso altuak direla haien %52 1.000 eurora iristen ez denean.
 - Emakume pentsiodunek, batez beste, gizonek baino %30 gutxiago jasotzen dute.
 - Euskal Herriko Bizikleta-Martxan, 70.000 pertsonak baino gehiagok sinatu dute eskatzeko pentsioak benetako KPIaren arabera igotzea eta 1.080 euroko Gutxieneko Pentsioa.
 - Frogatuta geratu da pentsioen defizita pentsioen sistema publikoak ordaindutako gastu desegokiak baino ez direla.
 
Eta azpimarratu dute mobilizazioak egiten segituko dutela; astelehenero, noski eta baita ere, urriaren 15ean Madrilgo Kongresuaren aurrean, honako aldarrikapenak haizatzeko:
- Pentsioak eta soldatak urteko KPI metatuarekin handitzea.
 - Pentsioak eta gutxieneko soldatak Europako Gutun Sozialaren eskakizunekin bat etortzea.
 - Soldatetan eta pentsioetan genero-arrakala desagerraraztea,
 - Pentsioen eta soldaten murrizketen erreformak indargabetzea
 - Pentsioak eta zerbitzu publiko duinak bermatzea.