Ibaia garbitzera joateko deia

Ubane Madera Zangitu 2022ko ira. 12a, 09:23
Iazko urte hasieran Ugarresia garbitu zuten.

Datorren irailaren 24rako, ibaia auzolanean garbitzera joateko deia egin dute. Ur-eremuaz aparte, ibaiaren ibarra eta bertako zuhaiztiak ere garbitzea da asmoa. Irailaren 22a baino lehen eman behar da izena. Baso Biziak elkarteak, Soraluzeko Mendi Taldeak, Udalak eta Lurgaia Fundazioak egin dute deialdia.

Auzolanaren deitzaileek azpimarratu dutenez, “sasoi honetan zuhaitzek hostoak dituzte eta ez dira horren agerikoak zikin, plastiko eta abarrak, baina hor jarraitzen dute adarretan zintzilik, denok dakigun bezala”. 

Irailaren 24an, zapatua, 10:00etan egin dute ibaia garbitzera joateko hitzordua. 

Izena, berriz, irailaren 22a aurretik (eguena) egin behar da, honako helbideetako batean: info@lurgaia.org edo soraluzekobasobiziak@gmail.com. Bertan gaia (ibai garbiketa), norberaren izen-abizenak, adina, herria eta telefono zenbakia adierazi behar dira.