Langabezia gora, baina Eibarren atzetik

Ubane Madera Zangitu 2022ko ira. 3a, 09:01

Abuztuak lagatako datuen arabera, Soraluzen gora egin du langabezia-tasak; hori bai, bigarren hilabetez jarraian, ez da Debabarreneko tasarik altuena, Eibarkoa handiagoa  baita. Edozelan ere, ia %12ko langabezia-tasa dauka herriak eta uztailean baino 10 langabe gehiago kontabilizatu dituzte.

Abuztuan, Debabarreneko herri guztietan handitu da langabezia-tasa; gehien Eibarren, baina atzetik segida-segidan dator Soraluze. Hori bai, bigarren hilabetez jarraian, Soraluzekoa ez da Debabarreneko langabezia-tasarik altuena, Eibarkoa, baizik.

Hona hemen datuak herriz herri:

  • Deba       166               6,36
  • Eibar       1.567            12,34 
  • Elgoibar    477              8,80
  • Mendaro     77              7,58
  • Mutriku      197             7,59
  • Soraluze    223             11,95
  • Debabarrena    2.707   10,33