Plazentziatarron berbak

Zein da 'Tirtiri' berbaren esanahia?

Egoitz Unamuno 2022ko ira. 2a, 10:36

Pippi Kaltzaluze.

Aste honetako berba ''Tirtiri' da. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

'Tirtiri' berba erabili izan da norbait bihurria edo urduria dela adierazteko Plazentziako berbetan. Adibidez, honela:

  • Plazentziako berbetan: "Egon hadi geldi tirtirixori!".
  • Euskara batuan: "Egon hadi geldi urduri".     

Iturria: Kontxi Loidiri entzuna etxean.    

Iturri osagarriak: Forma eta esanahi berarekin ageri da Euskaltzaindiaren Orotariko Hiztegian (baita 'pinpirin' edo 'dizdiratsu' esanahiekin ere). Ostera, ez da ageri Euskara Batuaren Hiztegian, ez eta Bergara aldeko hiztegian eta Eibar aldeko hiztegian ere. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.