Urteko langabezia-tasarik baxuena laga du uztailak Soraluzen: %11,41. Ez hori bakarrik. Oraingo honetan, aurten estreinako aldiz, Eibarren atzetik kokatu da Soraluzeko langabezia-tasa, beraz, gaur gaurkoz, ez da Debabarreneko altuena.
Ekaineko datuekin alderatuta eta kopurutan begiratuta, 14 langabe gutxiago kontabilizatu dituzte Soraluzen.
Eskualdeari dagokionez, urtean bigarrengoz, %10eko tasatik beherako langabezia-tasa kontabilizatu dute Debabarrenean. Eibarkoa da altuena: %11,82 eta Mutrikukoa, berriz, baxuena: %2,85; azken kasu horretan ia %5eko beherakada izan du. Halaber, deigarria da Mendaron izan duen gorakada, ia 12 puntukoa.
Herriz herrikoa
Hona hemen datuak, herriz herri:
- Deba 153 %5,86
- Eibar 1.501 %11,82
- Elgoibar 459 %8,47
- Mendaro 184 %18,11
- Mutriku 74 %2,85
- Soraluze 213 %11,41
- Debabarrena 2.584 %9,86