Aittatu gaittue

Armagintzaren negozio iluna argitara

Argia astekaria 2022ko abu. 10a, 11:02

Argia astekariak Gerra hemen hasten da erreportajea kaleratu du La SAPA de los Aperribay. La guerra empieza aquí (Aperribaytarren SAPA. Gerra hemen hasten da) liburuak jaso dituen informazioak laburbilduz. Tartean aipatzen ditu Soraluzen eta Andoainen SAPA enpresaren "lurren birkalifikazioen harira" egindako "akordioak". Erreportaje osoa irakurgai dago Argia.eus webgunean: Armagintzaren negozio iluna argitara.

La SAPA de los Aperribay. La guerra empieza aquí (Aperribaytarren SAPA. Gerra hemen hasten da) liburua kaleratu du Antimilitaristak EH taldeak, hilabete luzetan egindako ikerketaren ostean. Ekainean, hitzaldia eskaini zuten Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunean liburuan eta ikerketan jasotako informazioa jendaurrean aurkezteko: 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.