Bakilau lehiaketan Roberto Leonardok eta Juan Carlos Alonsok eskuratu zuten lehen saria, bigarrena Izaskun Iribecampos eta Juan Manuel Agirrezabalak eta hirugarrena, Markel Gil eta Andoni Ariznabarreta bikote gazteak.
Bakilau lehiaketa eta zezena izan ziren Santa Ana eguneko ekitaldirik jendetsuenak, Soraluzeko eta Arrasateko gaiteroek elkarrekin girotu zituztenak. Horrez gain, Urrats dantza taldeak ere bere dantza zirkulua jarri zuen martxan eta bitzaren jaian ere ume mordoxka batu zen. Gauean, berriz, lasaitasuna nagusitu zen, bost eguneko jaiak sortutako nekearen erakusgarri.
Bakilau lehiaketan Roberto Leonardok eta Juan Carlos Alonsok eskuratu zuten lehen saria, bigarrena Izaskun Iribecampos eta Juan Manuel Agirrezabalak eta hirugarrena, Markel Gil eta Andoni Ariznabarreta bikote gazteak.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.