Bukatu berri diren jaietan, askorentzat astelehen gaua izan zen politena eta gogoangarriena. Saltsa eta martxa bikaina ipini zuen Caribe Mix taldeak. Helduak zein gazteak denak elkarrekin zoroen pare dantzan jardun zuten, giro sano-sanoan, A bailarrrrrrrrr Hernandezen aginduari men eginez. Gero, haien ondotik etorri zen Fan&Go taldeak erakutsi zuen zale ugari dituela soraluzetarren artean. Plaza Zaharrean, berriz, London Orkestrak girotu zuen gaua.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.