Soraluzeko Jaiak

Plaza Oihan Vegarena izan zen

Ubane Madera Zangitu 2022ko uzt. 24a, 17:10

Atzo gauean, zapatua, Oihan Vegaren disko festak erabateko arrakasta izan zuen. Herriko ume-gazte-ia heldu guztiak plazan jardun zuten zoroen pare DJ angiozartarraren esanak eta dantzak gogotsu betetzen, saioa hasi eta bukatu arte. Zubia, berriz, rockzale gazteena izan zen eta Gune Musik kolektiboak saltoka jarri zituen kiroldegi gainera bertaratu zirenak, musika elektronikoaren hauspoarekin. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.