Buztintxuri konpartsako erraldoiek eta buruhandiek aho zabalik laga dituzte ikusleak euren dantza birakariekin eta buruhandiek gogotik jardun dute umeak, gazteak zein helduak puxikarekin astinduz, samurki, hori bai. Gainera, askok aprobetxatu dute erraldoien ikusgarritasuna eta photocalla bailiran, aurrean jarri eta oroitzapenerako argazkiak atera dituzte, baita konpartsakoek eurek ere.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.