Anbulatorioko zein Mesedeetako egoitzako langileek pregoia irakurri ondoren, kanoikadaren danbatekoarekin egin dute eztanda jaiek. Hiru danbateko bota dituzte, konfetiaz koloreztatuta. Haien ondotik etorri dira umeen eta gazteen arteko gaseosa-dutxak eta Galtzagorrien ondorengo kalejira. Hasi dira, bada, jaiak. Gaurkoa eta beste lau egun daude festez gozatzeko.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.