Zentral eolikoa Karakaten

Karakate Bizirik! kanta

Soraluzeko Karakate Bizirik plataformak Karakateren aldeko kanta atera du. Abestia lan taldean egin da: Jon Oñederra (Musika eta ahotsa). Ander Ariznabarreta (Musika, soinu grabazioa eta moldaketak). Regina Maiztegi (Letra), Arrate Gisasola (ahotsa eta letra) eta Aiuri Gisasola (bibolina). Kantaren letra barruan ikusgai. 

KARAKATE BIZIRIK!

SUMENDI JAIO ZINEN
ZU GAR,  SUGARREZ
GURE ARBASOEN
BIZI, BIZILEKU
GU KATE TESTIGU.

Sumendi
GU, ZURE
ZU, GURE SU!

ZURE ARNAS LAPURREN
PLAN TXAR, MALTZURREZ 
GURE ONDORENGOEN
KATE, KALTERAKO
EZ DIRA PASAKO!

Sumendi
SU KATE
ZU KARAKATE
BIZI KATE
BIZIRIK KARAKATE