Zer dela-eta aukeratu duzue hileta bat ikuskizunerako?
"Segituan sortuko dira egoera oso graziosoak eta gag-ez betetako hileta bihurtuko da"
Gure lehen ikuskizuna, Freshcool, festa bat zen hasieratik bukaera arte; bigarren honetan beste ikuspegi batetik ikusi nahi genuen lagun kuadrila bera, egoera bitxiago batean. Kuadrila berezia da eta saiatuko da hileta bezalako egoera ilun edo desegokia irauli eta beste gauza bat bihurtzen. Saiatzen gara publikoarekin batera egoera hori iraultzen eta publikoa bera ere iraultza horren parte bihurtzen da. Umorez beteriko egoerak izango dira, ez da hileta normala izango. Segituan sortuko dira egoera oso graziosoak eta gag-ez betetako hileta bihurtuko da.
Zuen bigarren lan hori dagoeneko leku askotan erakutsi duzue. Zelako harrera dihardu izaten?
Oso harrera ona. Freshcool-ek bezain ona. Zorte handia ari gara izaten gure bi ikuskizunekin. Pandemia barne, 80 emanalditik gora eman ditugu eta hori kontuan hartuta gure ikuskizunak bakarrik udako hilabeteetan eskaintzen ditugula. Oso pozik gaude Festamentuarekin.
Hilkutxa eta guzti etorriko zarete?
"Festamentuan normalean espero ez dituzun gauzak gertatzen dira"
Bai, baina hildako kutxaz gain, beste zenbait sorpresa izango dira. Festamentuan normalean espero ez dituzun gauzak gertatzen dira. Espero dugu publikoari gustatzea. Freshcool-en agertzen diren zenbait gauza Festamentuan ere azalduko dira baina ezin dut gehiago aurreratu.
Besterik gaineratu nahi baduzu…
Freshcool ikuskizunetik oso desberdina izan arren oso gustuko izango dute Festamentua eta Freshcool ezagutzen ez dutenek aukera paregabea dute Tio Teronen Semeak taldea ezagutzeko. Gainera, zuzenekoan asko irabazten dugu. Ikus dezakete telebistan ideia bat hartzeko baina zuzenean ikusleen eta artisten artean sortzen den energia sekulakoa da.