Bi zirkuitu izan zituen Ondarroako lasterketak, umeendakoa eta nagusiendakoa. Argazkiko soraluzetarrak nagusien mailan lehiatu ziren; 1.600 metroko ibilbidea egin zuten.
Zapatuan, Ondarroako XXXV. Itsas Lasterketan (Elena Fernandez Iturriotz memorialean), Soraluzeko kiroldegian igeriketa ikastaroa egiten ari diren hainbat lagunek ere parte hartu zuten. Lehen aldia izan zutela kontatu dute eta fenomeno ibili direla.
Bi zirkuitu izan zituen Ondarroako lasterketak, umeendakoa eta nagusiendakoa. Argazkiko soraluzetarrak nagusien mailan lehiatu ziren; 1.600 metroko ibilbidea egin zuten.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.