Plazentziatarron berbak

Zein da 'Garau' berbaren esanahia?

Egoitz Unamuno 2022ko uzt. 15a, 08:46

Zeus da munduko zakurrik garauena, 104,6 cmko alturarekin.

Aste honetako berba ''Garau' da. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

'Garau' berba erabili izan da zerbait edo norbait handia edo galanta dela adierazteko Plazentziako berbetan. Adibidez, honela:

  • Plazentziako berbetan: "Neskatila garaua da daukan edaderako".
  • Euskara batuan: "Neskatila galanta da daukan adinerako".     

Iturria: Plazentziako berbak eta esamoldeak (Sorapedian.eus-en).   

Iturri osagarriak: Forma eta esanahi berarekin ageri da Euskaltzaindiaren Orotariko Hiztegian (Hala dio: Juan San Martinek:"Garau, Bizkai aldean grano bezela erabiltzen da eta Eibar ta inguruetan grande edo tremendo bezela" SM Zirik 72n), 'Bergara aldeko hiztegian eta Eibar aldeko hiztegian. Ostera, alea, fruitua edo zerbaiten zati biribila esanahiarekin bakarrik Euskara Batuaren Hiztegian. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.