Plazentziako berbetan 'Amamurgil' berba erabili izan da adierazteko nahi barik uretara jaustea. Adibidez, honela:
- Plazentziako berbetan: "Amamurgil egin jok eta kosta jakok uretatik urtezia"
- Euskara batuan: "Uretara jausi da eta kosta zaio uretatik irtetzea"
Iturria: Sorapedia.eus (Ramiro Larrañagaren Relación de algunas palabras euskéricas habituales en Soraluze-Placencia de las Armas).
Plazentziatarren ibaixa, garbi zegoeneko testigantzak ikusentzunezkoan eta Ahotsak.eus-en dago jasota Txaro Lete plazentziatarraren testigantza Amamurgil kantuaren inguruan:
Iturri osagarriak: Kontsultatuko hiztegietan ez da ageri berba horren sarrerarik. Ostera, ageri dira 'murgil egin' forma Euskaltzaindiaren Orotariko Hiztegian eta Euskara Batuaren Hiztegian 'murgillian egin' ere bai Bergara aldeko hiztegian eta Eibar aldeko hiztegian ere.