2022a hasi zenetik kontabilizatu den langabe kopururik txikiena kontabilizatu dute ekainean, bai Soraluzen eta baita eskualdean ere. Edozelan ere, Soraluzeko kasuan, urte guztian, langabezia tasa %12tik gorakoa ari da izaten. Eibarren, berriz, ekainean lortu dute tasa %12tik jaistea.
Hori bai, sikiera, bigarren hilabetez jarraian, behera egin du langabeziak Soraluzen.
Hona hemen datuak, herriz herri:
- Deba 153 %5,86
- Eibar 1.503 %11,84
- Elgoibar 441 %8,13
- Mendaro 68 %6,69
- Mutriku 189 %7,28
- Soraluze 227 %12,17
- Debabarrena 2.581 %9,85