Muskiritzuko aztarnei babesa emateko proposamena landuko dute osoko bilkuran

Ubane Madera Zangitu 2022ko uzt. 5a, 11:58

Ekainean egindako udalbatzarra.

Etzi, eguena, osoko bilkura egingo du udalbatzak. Mahai gainean izango dituzte 7 puntu. Horien artetik, batean landuko dute Muskiritzuko mendilerroan aurkitzen diren aztarna arkeologikoei oinarrizko babes maila emateko akordio proposamena. Batzarra 19:00etan hasiko da eta interesa duen edozein bertara daiteke.

Honako gaiak landuko ditu udalbatzarrak eguenean:

1- 2022ko martxoaren 30ko saioaren akta, hala badagokio onartzea.
2-  Alkatetzaren dekretuen berri ematea.
3- 2021ko Kontu Orokorraren onarpena
4- 2023. urteko lan egutegirako herriko jai eguna izendatzea ( Uztailaren 26a)
5- Muskiritzuko mendilerroan aurkitzen diren aztarna arkeologikoei oinarrizko babes maila
emateko akordio proposamena.
6- Soraluzeko Udalaren eta Gipuzkoako Ur kontsortzioaren arteko uraren ziklo osoaren
kudeaketa agindua eta hura arautzen duen hitzarmena.
7- Eskariak eta galderak.