Egurra eman zuten bailarakoek Bergarako boxeo ikuskizunean

Erredakzioa 2022ko uzt. 4a, 15:33

Zortzi borrokatatik hirutan parte hartu zuten Sorabox taldeko debagoiendarrek atzo, domeka, Bergaran egin zuten boxeo jaialdian. Yassine Bouchaar arrasatearrak eta Andoni Kortabarria eta Iosu Zalakain bergararrek oso maila txukuna erakutsi zuten, euren borrokaldietan gailendu baitziren. Bergarako Udal pilotalekua boxeo ring bilakatu zen egun batez, eta, ikusleek asko gozatu zuten jaialdiarekin. Sorabox taldeko Ixa Rodriguez prestatzailea oso pozik azaldu zen ekitaldiak eman duenarekin; aurreratu zuen etorriko direla gehiago. Albiste hau Goiena.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu Plaentxia.eus-era.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.