Urduri eta ilusio handiarekin elkartu dira 150 ume baino gehiago Kukumixoren udalekuak hasteko gogotsu. Marras eta haren lagun berri Laisik egin diete ongi-etorri beroa Plaza Berrian. Gaurtik eta uztailaren 15era arte, Kukumixoko begiraleek prestatuta, “jolasean gozatzeko bi asteetako egitarau oparoa” izango dute aurrez aurre. Adibidez, eguaztenean, nagusienak lotara joango dira San Andresera eta txikienak gaiteroekin ibiliko dira kalerik kale; horrez aparte, ez dira faltako egun-pasak, ur-jolasak, eskulanak…
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.