2022 uzt 06 Soraluze
Astelehenaz geroztik, Kukumixoren udalekuez gozatzen ari dira 170 ume. Herriko txoko eta bazterrak jolas-leku modura baliatu eta harrapaketa jolasak, eskulanak, kirola... egiten ari dira nonahi. Gaur, San Fermin bezperan, txikienak zuri-gorri jantzi dira eta "zezentxo" eta guzti ibili dira kalean gora eta behera, Soraluzeko gaiteroek eta Aretxabaletako Andoitz danbor-jole gazteak lagunduta. Nagusienek, berriz, Ume Gaiztoen festa izango dute bihar eta San Andresen pasatuko dute gaua. Argazkiak: Kukumixo.