Eguenean hasi zen 15 urtez azpikoen elkarte autonomikoen arteko hockey txapelketa. Euskadirekin batera, lehian dira, Gaztela eta Leon, Valentziako Erkidegoa, Katalunia, Madril, Galiza eta Kanariar Uharteak –azken hori bakarrik mutilen kategorian–.
Eguenean goizaldean abiatu ziren Euskadiko ordezkariak Galizara eta egunean bertan jokatu zuten lehen partida, iluntzean. Ane Bastardok orduantxe jokatu zituen lehen minutuak, atezain modura, Gaztela Leonen kontrako partidan.
Atzo iluntzean, berriz, Valentzia izan zuten aurkari eta hurrengo eta azkeneko hitzordua gaur, zapatua, 18:45ean izango dute, Galizako taldearen kontra, bosgarren edo seigarren postuarengatik lehian.
Bihar, domeka, bueltatuko dira jokalari gazteak etxera.