Plazentziatarron berbak

Zein da 'Kia' berbaren esanahia?

Egoitz Unamuno 2022ko uzt. 1a, 13:11

Aste honetako berba ''Kia' da. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

'Kia' edo 'kia kia' esamoldea erabili izan da ezezkoa edo kontrakotasuna adierazteko Plazentziako berbetan. Adibidez, honela:

  • Plazentziako berbetan: "Plaentxian hotela zabalduko dabela?" "Kia, ez dot sinisten".
  • Euskara batuan: "Soraluzen hotela zabalduko dutela?" "Kia, ez dut sinisten".     

Iturria: Jose Luis Unamunori entzuna etxean. 

Iturri osagarriak: Forma eta esanahi berarekin jasotzen du Euskaltzaindiaren Orotariko Hiztegiak. Ez du jasotzen Euskara Batuaren Hiztegiak, ez eta Bergara aldeko hiztegiak eta Eibar aldeko hiztegiak ere. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.