0 KM KOMERTZIOAK

Kudeatzaile berria izendatu arte, itxita izango da Itxaropenako taberna

Ubane Madera Zangitu 2022ko eka. 30a, 15:59

Gaur, ekainaren 30a, itxi egingo dute Itxaropena Erretiratuen Elkarteko taberna. Itxita izango da harik eta tabernarako kudeatzaile berria hartu arte. Udalaren nahia da tabernaren kudeaketaz arduratuko den beste norbait izendatzea “ahalik eta lasterren”. 

 

Iaz, birritan atera behar izan zuten Itxaropena Erretiratuen Elkarteko taberna lehiaketara eta hamar hilabetez izan zen itxita.

Orain, egoera hori saihestu nahi du Soraluzeko Udalak. “Ahalik eta prozedura motzena baliatuta, jarraipena emateko aukera eman ahal duen bidea aztertzen ari gara”, esplikatu du Patricia Borinaga Gizarte Ongizate Saileko zinegotziak.