Bihar, Debarroko finalak jokatuko dituzte soraluzetarrek

Ubane Madera Zangitu 2022ko eka. 18a, 09:01

Aitor Atxotegi eta Manex Balerdi Debarroko txapelketako partidetako bat jokatzen.

Bihar, domeka, 11:30ean hasiko da LXXIII. Debarroko Pilota Txapelketako jaialdia, Aretxabaletan. Kadete, jubenil zein nagusi mailan, txapelketako finalak jokatuko dituzte Iturrigorri frontoian eta hiru partiduotatik bitan Soraluzeko Pilota Elkarteko pilotariak izango dira. 

Kadeteak izango dira domekako finala jokatzen lehenak. Ibarrak eta Caramanzanak Bergarako Ormaetxea eta Alberdiren kontra jokatuko dute. Gazteen mailan, berriz, Oñatiko Aloña-Mendiko taldeko Etxegarai eta Regueiro UDA Aretxabaleta taldeko Lazpiurren eta Barandiaranen aurka lehiatuko dira.

Azkenik, nagusien mailan, Soraluzeko taldeko Aitor Atxotegik eta Manex Balerdik Bergarako Etxezarretaren eta Oterminen kontra jokatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.