Plazentziatarron berbak

Zein da 'Txotxó' berbaren esanahia?

Egoitz Unamuno 2022ko eka. 17a, 08:01

Aste honetako berba ''Txotxó' da. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

'Txotxó' (azentua bigarren silaban duela) berba erabili izan da gizonezko gazteagoei edo mutikoei zuzentzeko Plazentziako berbetan. Adibidez, honela:

  • Plazentziako berbetan: "Hi, txotxo, zeinek apurtu jok bentanian kristala?".
  • Euskara batuan: "Hi, txotxo, nork apurtu dik leihoaren kristala?".     

Iturria: Jose Luis Unamunori entzuna etxean. 

Iturri osagarriak: Forma eta esanahi berarekin jasotzen du Euskaltzaindiaren Orotariko Hiztegiak, Euskara Batuaren Hiztegiak, Bergara aldeko hiztegiak eta Eibar aldeko hiztegiak. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.