Kontuan hartuta Diputazioak otsailean Soraluzen ipini zuen kapsularen helburua zela herritarren partaidetza bultzatzea eta “Gipuzkoako etorkizunari buruz dituzten kezkak eta proposamenak partekatzea”, Karakate Bizirik Plataformaren ustez, bihar, soraluzetarrek aukera ezin-hobea dute Diputazioko ordezkariei zuzenean herritarren iritzia helarazteko, kasu honetan, mendigainean eraiki nahi duten zentral eolikoaren gainerako iritzia.
Besteak beste, zentral eolikoak mendian eragingo dituen kalteen berri ematen duten panelak erakutsiko dituzte Karakate Bizirik Plataformako kideek.