Pentsio publiko eta duinak aldarrikatzeko bizikleta martxari harrera beroa egin zioten

Erredakzioa 2022ko eka. 15a, 17:56

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak antolatu eta Euskal Herriari bira emango dion bizikleta martxa Eibarrera ailegatu zen atzo, “1.080 euroko gutxieneko pentsioa, zerbitzu publikoak eta zaintza lana partekatzea” aldarrikatzeko. Ekainaren 25ean amaituko den bizikleta martxak bere bigarren eguna bete zuen atzo eta Toribio Etxebarria kalean, anbulatorio parean egin zioten harrera.

Jarraian, denak elkarrekin joan ziren, txistulariek lagunduta, Untzagaraino eta bertan komunikatua irakurri eta txistorra-jana egin zuten.  Martxak Elgoibarrerako bidea hartu zuen ondoren, han bazkaltzeko. Ondarroan amaitu zuten etapa. Eibarko Pentsionista Taldeak gogorarazi duenez, lau urte baino gehiago daramatzate astero Euskal Herriko 70 herri baino gehiagotan mobilizatzen, “pentsio publiko eta duinen alde”.

pentsio2 pentsio3

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.