Zabalik da Marras Irristaketa Taldean izena emateko epea

Datorren ikasturtean hockeyan jarduteko izena emateko epea zabaldu du Marras Irristaketa Taldeak. Ekainaren 22ra arte dago horretarako aukera. 2007tik 2014ra bitartean (bi urteak barne) jaiotakoei zuzendutako deia da, baina 2006a aurretik jaiotakoek ere izango dute parte hartzeko aukera.

Marras Irristaketa Taldeak antolatu ditu datorren ikasturterako behin-behineko entrenamendu ordutegiak:

  • 2013an eta 2014an jaiotakoak: astelehenetan, 16:45ean.
  • 2011n eta 2012an jaiotakoak: ostegunetan, 18:15ean.
  • 2007, 2008, 2009 eta 2010ean jaiotakoak: astean bi aldiz 15:30ean (egunak zehazteke).

Bestalde, izena emateko inskripzio orria bete beharra dago, HEMEN KLIKATUTA. Ekainaren 22a da izena emateko azkeneko eguna.

Jakinarazi dutenez, izen-ematea orain egin arren, kuotaren ordainketa irailean egingo da. 

Helduagoendako aukera

Bestalde, gaineratu dute 2006an edo lehenago jaiotakoek ere izango dutela irristaketa taldean parte hartzeko aukera. Kasu horretan, interesa dutenek taldearen helbide elektronikora idatzi behar dute: marrasirristaketa@gmail.com