Hedatzeri oniritzia emateko bozketan, familien parte-hartzea oso altua izan zen, %78,87koa eta bozketa bitartez Hedatze proiektuari erakutsitako babesa oso argia, %97koa.
Soraluzeko BHI Institutuan aurten izan duten ordutegi jarrai berarekin segituko dute: 08:15etik 14:15era artekoa. Horrez gain, tailerrak eta errefortzuak izaten segituko dute. Hedatze programarekin jarraitzeko eskaera (gurasoen bozketa bidez gehiengoz onartutakoa) onartu izanaren ondorioa da hori.
Hedatzeri oniritzia emateko bozketan, familien parte-hartzea oso altua izan zen, %78,87koa eta bozketa bitartez Hedatze proiektuari erakutsitako babesa oso argia, %97koa.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.