Institutuko Ordezkaritza Organo Gorena (OOG) osatzen duten gurasoek esplikatu dutenez, Hedatze proiektua Institutuan martxan jarri ahal izateko,hainbat derrigortasun bete behar dira, besteak beste, familiek proiektua onartzea, boto bidez.
Gurasoen herenak onartu behar
Gainera, gutxienez, DBHko familien %50ak parte hartu behar du bozketan eta parte hartzen duten gurasoen bi herenek baiezko botoa eman beharko dute egitasmoak aurrera jarraitu ahal izateko. Familia bakoitzak boto bakarra eman ahal izango du.
OOG-ko gurasoek azpimarratu dutenez, Hedatze proiektua bertan behera geratzen bada, ikasleendako errefortzuak galtzeaz aparte, Institutuko gaur egungo ordutegia aldatu eta atzera ere goizeko eta arratsaldeko jarduna izango dute ikasleek.
Kontseiluko gurasoentzat “oso larria” da egoera eta honen aurrean familiak bozkatzera eta egitasmoari baiezkoa ematera deitu nahi ditu, diotenez, errefortzu saio hauek behar “beharrezkoak” dira ikasleentzat.
Botoa noiz
Honako hauek dira botoak emateko egunak eta ordutegia:
- Maiatzak 11 asteazkena: 8:00etatik 20:00etara
- Maiatzak 12 osteguna: 8:00etatik 20:00etara
- Maiatzak 13 ostirala: 8:00etatik 14:30era