'Ugarrezia' berba erabili izan da ibaian sortzen diren uharte edo lur multzoak izendatzeko. Adibidez, honela:
- Plazentziako berbetan: "Ugarrezia gure jolaslekua zan umetan".
- Euskara batuan: "Uhartea gure jolaslekua zen ume garaian".
Iturria: Sorapedia (Deba Ibaiko toponimia).
Iturri osagarriak: Forma horrekin ez da ageri ez Euskaltzaindiaren Orotariko Hiztegian, ez Euskara Batuaren Hiztegian, ez Bergara aldeko hiztegian, ez eta Eibarko Euskara hiztegian ere. Baliteke uher, ugar formarekin lotura izatea edo forma horretatik eratorritako berba izatea.
Ahotsak.eus webgunean jasota daude hainbat plazentziatarren testigantzak ume garaian ugarrezian edo ibaian egiten zituzten jolasen ingurukoak. Azpian horietako bi: