Errugbia

Domekan, errugbiak "kristolako giroa" jarriko du Ezoziko Futbol Zelaian

Ubane Madera Zangitu 2022ko eka. 10a, 09:18

Iaz ere egin zuten Errugbi Eguna.

Domekan, 170 errugbi jokalari Soraluzen izango dira, III. Errugbi Egunaren bueltan. Gipuzkoatik zein Bizkaitik etorritako taldeek, 10:30ean hasi eta 14:00ak arteko errugbi topaketa egingo dute Ezoziko futbol zelaian eta tartean egingo dituzte nahi duten guztiendako errugbi jolasak. Antolatzaileek jendea bertaratzera animatu dute:  “Kristolako giroa egongo da!”.

 

Domekan, Arrasateko, Bidasoako, Eibarko, Mutrikuko, Mungiako eta, noski, Soraluzeko errugbi taldeak izango dira Ezoziko Futbol Zelaian, guztiak ere 12 eta 10 urtez azpiko umez osatutakoak. 

Jolasak guztiendako

12:30ak arte euren artean jardungo dute errugbian eta ondoren, 13:00etatik 14:00ak arte, bertaratzen diren guztiendako errugbi jolasak izango dira. "Errugbia herritarrei erakusteaz eta haiekin partekatzeaz” gain, antolatzaileen helburua da “Soraluzen errugbian jardun ahal izatea beste edozein kiroletan moduan, errugbia ikasi, ikusi eta praktikatu” eta horregatik, Errugbi Eguna moduko jaiekin ikusgarritasuna eman nahi diote kirol horri. 

Hona hemen partien ordutegia: