Gaurko partidari dagokionez, itxaropentsu aurreikusten dute norgehiagoka Soraluzeko pilota elkarteko Atxotegi eta Balerdi pilotariek, maiatza hasieran Aretxabaletako bikotearen kontra jokatutako partida 22-5 irabazi baitzuten.
Edozelan ere, kirolean ohi denez, partida bukatu arte ezin ezer esan seguru. 19:30ean ekingo diote lehiari lau gazteek.
Kadeteak finalean
Bestalde, Soraluze Pilota Elkarteko kadete mailako Ibon Ibarra eta Mikel Caramanzana pilotariek joan den eguaztenean jokatu zuten ligaxkako azken partida eta irabazi egin zuten. Horri esker, lehen postuan sailkatu dira eta ondorioz, dagoeneko eskuratu dute finalerako pasea. Ekainaren 19an jokatuko dute finala, Aretxabaletan.