Atzo, domeka, ezin pozago ibili ziren Sorako futbolari infantilak, Gipuzkoako Koparekin bueltatu baitziren etxera. Goizean jokatu zuten finala Idiazabalen eta Soraluzera ailegatu zirenerako Zubi Nagusian zain zituzten herritar mordoxka bat. Pasilloa egin zieten txapeldunei, txalo artean, alkateak udaletxea zabaldu zien eta bertako balkoian jaso zituzten herrikideen, senitartekoen eta lagunen goraipamenak. Jokalariek eurek ere txaloka eta kantaka eskertu zuten ongi-etorria eta ondo goratu zuten Gipuzkoako Kopa.
2022 eka 05 Kirola
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.