Uztailaren 1etik 3ra egingo da aurtengo Euskal Herria Zuzenean Festibala. Egitarauan, besteak beste, Sepultura, Delirium Tremens, Bulego, Vulk, Sofa, Odei, Fizt & Furiuz, Ibil Bedi, Madelyn Ann, Eesah Yasuke,Niko Etxart, Ezpalak, Calling Marian, Amorante, Frigo edota Kilimak izango dira. Ikus egitarau osoa.
Iaz, Joseba Mendizabali egokitu zitzaizkion sarrerak eta “Pandemia aurreko momentuak berpiztea modukoa izan da" izeneko kronika idatzi zuen jaialdian bizi izandakoa kontatuz.