Anton Akizu: "EHZ jaialdian oso giro ona topatu dugu eta kontajiatu egin gaitu"

Egoitz Unamuno 2024ko uzt. 3a, 19:59

Anton Akizu EHZ jaialdian.

Joan den asteburuan, Anton Akizu plazentziatarra Baxe Nafarroako Euskal Herria Zuzenean jaialdian izan da Plaentxia.eus-eko zozketan irabazitako sarrera bikoitza baliatuta. 'Ezoziko Gaiztua'k Benizze, Raimundo el Canastero eta Nakar taldeen kontzertuak nabarmendu ditu eta, batez ere, jaialdiak iraun duen hiru egunetan bertan bizi izan duten giroa.  

Furgoneta hartuta, barikuan abiatu ziren Arberatze aldera (Baxe Nafarroa) Anton Akizu plazentziatarra eta bere lagun azpeitiarra. Bertan pasatu dituzte EHZ musika jaialdiak iraun dituen hiru egunak.

Kontzertuez galdetuta, Antonen ustez "Benizze, Raimundo el Canastero eta Nakarrenak izan dira kontzerturik onenak eta DJ batzuk ere oso ondo egon dira". Baina hiru egunetan nabarmentzekoena iruditu zaiona giroa izan da: "Kontzertuetatik aparte ere oso giro ona topatu dugu eta horrek kontajiatu egin gaitu. Iparraldeko lagunekin egon gara eta kontatu digute hango euskaldun askok parte hartzen dutela antolaketan. Gainera, jaialdiko langile denak boluntarioak dira eta hori igerri egiten da giroan".

 
 
 
 
 
View this post on Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

A post shared by EHZ Festibala (@ehzfestibala)