HERRITARREN AHOTIK

Motorrak mendigainean

Asteburuan ateratako argazkia da honakoa. R.I. herritarrak helarazi du, erakusteko eta salatzeko motozale batzuek mendigaina erabiltzen segitzen dutela moto-kroserako, nahiz eta debekatuta egon, moto-krosak mendian eragiten dituen kalteengatik.