Triatloia lagunartekoa, ospakizuna herri mailakoa

Egoitz Unamuno 2022ko mai. 29a, 10:51

Atzo iluntzean, bazen kantua, traka hotsa eta bengala gorrien kea Zubi Nagusian. Txanpana ere bai, udaletxeko balkoian, Oier Fernandez, Ander Arizanabarreta eta Mikel Oregi Leturen eskuetan. Eta herri osoan jendea galdezka zer ospatzen zuten?

Jakin dugu. Koadrilako lagunek euren arteko triatloia jokatu zuten Mutrikun (bizikletan, igerian eta korrika) eta aipatutako hiru lagunek irabazi zuten lagun arteko proba. Gero ospakizuna egin zuten proba irabazita hartu zuten pozaren neurrikoak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.