Familien %78,87ak parte hartu du bozketan

Ubane Madera Zangitu 2022ko mai. 19a, 11:01

Bukatu da Soraluze BHI Institutuan Hedatze proiektuari buruzko bozketa. Institutuko 142 familietatik 112k eman du botoa eta horien artetik, 109k Hedatze proiektuak jarraitzearen alde eman dute botoa, bestela esanda, bozkatu duten familien %97ak. 

Martitzenean, 16:30ean bukatu zen institutuko bozketa, atzo kontseiluari jakinarazi zioten emaitza eta gaur, berriz, familiei.

Emaitzek erakusten duten moduan, familien parte-hartzea oso altua izan da, %78,87koa eta bozketa bitartez Hedatze proiektuari erakutsitako babesa oso argia, %97koa. 

Bada familiei dagokien tramitea bukatuta, aurrera segitzen du Hedatze proiektuarekin lotutako prozesuak.

Eskerrak

Soraluze BHI Institututik azpimarratu dute garrantzitsua zela familiek bozketan parte-hartzea eta emaitza ikusita eskerrak helarazi nahi dizkiete bai familiei parte hartzeagatik eta baita ere guraso kontseilukideei bozketa prozesuan emandako laguntzarengatik eta inplikazioarengatik.