Plazentziatarron berbak

Zein da 'Ple-ple' esamoldearen esanahia?

Egoitz Unamuno 2022ko eka. 3a, 09:00

Estafeta kalea "ple-ple" eginda, 2014ko San Ferminetan.

Aste honetako esamoldea ''Ple-ple' da. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

'Ple-ple' esamoldea erabili izan da zerbait erabat beteta edo gainezka dagoela adierazteko. Adibidez, honela:

  • Plazentziako berbetan: "Sagar arbola hori ple-ple eginda dago!".
  • Euskara batuan: "Sagarrondo hori plei-plei eginda dago!"  

Iturria: M. Nieves Zangituri entzuna.   

Iturri osagarriak: Euskara Batuaren Hiztegian ageri da 'plei-plei' formarekin. Ostera, ez da ageri ez Euskaltzaindiaren Orotariko Hiztegian, ez Bergara aldeko hiztegian, ez eta Eibarko Euskara hiztegian ere.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.